2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ZUMETA MARGOLARIA


ZUMETA

Jose Luis Zumeta margolaria

Usurbil 1939ko apirilaren 19a- Donostia 2020 apirilaren 24a.

Zumeta oso margolari ezaguna izan da Euskal Herrian, baina mundu zabalean ere.

Bost urte zituenean, eskolan hasi zen Donostian eta hamalau urterekin bukatu zuen.

Euskaraz bakarrik hitz egiten zuen eta gazteleraz ez zekienez,  margotzen pasatzen zuen denbora.

Eskola bukatutakoan, lanean hasi zen eta inpresiorako teknikaz gain, margolariak eta beraien lanak ezagutzen hasi zen.

Hurrengo urtean Parisera joan zen arte lanak eta artearen mundua ezagutzera.

Donostiara itzuli zenean, euskal kulturan modu aktiboan parte hartu zuen.

Bizitza osoa  margotzen eman zuen eta ala ere berak esaten zuen “Ez dakit pintatzen”.





Berak, lana hasteko, aurrez zirriborrorik  ez zuen prestatzen, ideiaz zehatz bat izan gabe margotzen zuen. Kolorearen indarra nabaritzen da bere lanetan.

Hemen dituzue bere lan gutxi batzuk eta internet aurki ditzakezue askoz gehiago.

Ea nor animatzen den Zumetaren teknikak praktikatzen gure BLOGEAN konpartitzeko.







 MIKEL LABOA:


iruzkinik ez: